
Piszifaktoria Ideien Laborategiaren azken antzezlana da Hegan egiteko gogoa da. Gaur, martxoaren 25ean, Loraldia jaialdiaren barruan, taldea Bilboko Azkuna Zentroan izango da bi saio eskaintzeko, 19:30ean eta 20:30an.
Piszifaktoria Ideien Laborategiko kideek lanaren gaineko xehetasun guztiak luzatu dizkigute: “Obra honen erdigunean publikoa dago, barru-barrutik biziko baitu esperientzia sentsorial oso berezi bat. Lan hau eraikitzeko, beraz, ezinbesteko osagaia da obra bizitzera datorren jendea eta, horregatik, martxoko hiru hitzordu hauetan lanari azken ukituak emango zaizkio publikoaren laguntzaz, maiatzean Leioako Umore Azokan egingo den erabateko estreinaldiaren aurretik.
Gaur egun puri-purian dagoen gaietako bat izango du ardatz lan honek: buru-osasuna. Horrenbestez, errealitatea deitzen dugun hori bat-batean beste modu batez entzuteak ematen duen bertigoaz, erotzea deitzen dugun horretaz, estigmaz eta batez ere sorbaldatik heldu eta elkarri laguntzearen beharraz hausnarketa egiteko aukera emango du antzezlanak”.
Mikel Ayllonek berak eta Amaia Garatek diseinatu dute dramaturgia, eta Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Ayllon arituko dira publikoarekin. ATX Diseinua eta Sorkuntzak sortu du obra berezi honek behar duen dispositibo eszenikoa.
Ibon Agirrek garatu du soinu-espazioa eta ikuskizunaren jatorrizko musika, Audiogela estudioan.



