ESZENA

Aste honetan egingo da Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko XV. Erakustaldia

Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko XV. Erakustaldiak, KaldeArtek, 33 konpainia bilduko ditu hiri horretan ekainaren 11, 12 eta 13an.

KaldeArtek formatu, estilo eta kolore ezberdinetako ikuskizunak biltzen ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, beti ere, adin guztietako ikusleei zuzenduak, eta tartean, diziplina guztiak biltzen dira bertan. Aurten, 33 konpainia ezberdinek parte hartuko dute, eta orotara 61 emanaldi eskainiko dituzte.
Horrela bada, Gasteizko erdialdeko ohiko eszenatokietatik aldenduz, Molinuevo parkea, Santa Maria plaza, Sempervirens lorategia edo Zulueta jauregiko parkea antzeztoki bilakatuko dira.

Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia 2006an jaio zen, Gasteizko Udalaren Kultura Sailaren eskutik. Jada hirian finkatuta dago eta arte eszenikoen jaialdi erreferente bat bezala posizionatuta dago. Tokiko sortzaileak, euskaldunak, estatukoak eta internazionalak KaldeArten biltzen dira, eta modu horretan, publikoak beste jaialdi ospetsuetan sariren bat irabazitako obrak ikusteko aukera izango du.

Segurtasun-arrazoiak direla eta, atzerriko konpainien kopurua murriztu da, eta ondorioz, Euskal Herriko taldeak eta ingurukoak baino ez dira bertaratuko. Segurtasunagatik erdigune-erdigunekoak eta ikusle ugari bildu ohi dituzten esparruak alde batera utziko dira, eta esparru seguruak eskainiko dira, une oro jende-pilaketak saihesteko xedez. Orokorrean, gehieneko ikusle-kopurua zehaztuta izango da, denak eserita, eta segurtasun-neurri guztiak errespetatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren indarreko araudiarekin bat eginez.

Egunez eguneko saioen gaineko zehaztasun guztiak KaldeArtek ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button