ARTEA

Haurtzaroko oroitzapenen irudiak ikusgai Gasteizen

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian Haurtzaroa Oroipenak Dira… izenburuko argazki-erakusketa paratu dute, eta zabalik egongo da abuztuaren 31ra arte.

Erakusketan 25 argazki biltzen dira, bai eta bideo bat ere, zeina Agiritegiko 100 irudirekin osatu den. Erakusketan iragan garaietako irudiak daude ikusgai, eta, irudi gehienetan, haurtzaroarekin lotutako elementuak ageri dira: familia, eskola, jolasa…

Antolatzaileen arabera, “argazki erakusketa hau ezaguera eta gozamen iturria da haur horiei begiratzen badiegu, zeinak gaika banatuta baitaude argazkietan islatzen diren eta haurtzarokoak berezkoak diren hainbat alderdi erakusten dituzten ataletan”.

Erakusketaren bidez, iraganeko umeen bizitza eta gizartea gogoratu nahi da: “Argazkien bidez antzeman dezakegu zer alde dagoen landa ingurunearen eta hiri ingurunearen artean, zer alde gizarte maila desberdinetako haurren artean garaian garaiko gizarte konbentzionalismoak tarteko, historiako aldi desberdinetan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button