BESTELAKOAK

Haurren irakurzaletasuna sustatzeko erakusketa egingo dute Amorebietan ANTI liburu-dendarekin lankidetzan

Komagataren lanak euren ikusmen-poetikoagatik nabarmentzen dira, baita hitzetik haratago doazen askotariko elementuak erabiltzen dituelako, besteak beste, koloreak, formak, itzalak, tolesgarriak edo ehundura ezberdinak. Ezagunak dira oso itsuentzat egin dituen liburu ukimen-liburuak.

Bat, bi, hiru, Komagata, Amorebietan ikusi ahal izango den erakusketa Pariseko Les Trois Ourses elkarteak diseinatu du eta Italia, Frantzia eta Portugaletik igaro da. Erakusketaz gain, Komagataren liburuak esku artean izateko aukera ere izango da.

Guzti horrekin batera hezkuntza-programa bat ere taxutu dute ANTI liburu-dendak eta Amorebietako liburutegian elkarlanean. Hala, ostegunean, hilak 25, 10:30ean Pascal Humbertek, Kamagatak zuzenduriko tailer eta ikastaroetan parte hartuko du; hitzaldia eskainiko du artista japoniarraren lana testuinguruan kokatzeko Haurtzaroa eta Abangoardiak lelopean.

Larunbatean berriz, Komagataren obra interpretatzeko tailerra egingo da Erdu Olgetan programari lotuta. Sei eta hamaika urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta Ametx erakundeak gidatuko du. Tailerraren protagonista papera izango da.

Azkenik, Isuriko kideak diren Aiora Kintana eta Oskia Alvarez Erburuk esperimentatzeko tailerra zuzenduko dute Komagataren obratik abiatuz. Kola, papera eta artaziak izango dira tailerraren ardatzak.

ANTIk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button