
Lezamako Udalak eta Elkar Argitaletxeak antolatzen dute urtero Mikel Zarate saria, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Aurten XVI. edizioa izango da. Lanak jasotzeko epea apirilaren 30ean amaituko da.
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Aurkeztu beharreko lanok gutxienez 25.000 eta gehienez 100.000 karaktere izan beharko dituzte, hutsuneak barne.
Sari bakarra emango da: 4.000 eurokoa. Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango. Epaimahaia Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatuko dute eta maiatzaren 31ra arte izango dute erabaki bat hartzeko epea.
Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.



