LITERATURA

Hatsaren Poesia Olerki Bilduma 2012

Apirilaren 1ean, Senpere-Larraldean, Hatsaren Poesia Olerki Bilduma 2012 aurkeztuko da. Handik bertatik, Auxtin Zamora kudeatzaileak, “momento goxo baten elgarrekin partikatzera bihotzez gomitatzen zaitugu” esan digu.

Egun horretan, 12:00etan liburuaren aurkezpena egingo dute, honen ostean bazkaria, eta geroxeago, 15:00etan, idazleen olerki irakurketa gauzatuko dute. 17:00etan Hatsaren olerki bustiak (2012), argazki-olerki ikuskizuna, Allende Arnaitz-en argazkiak eta liburuan idatzitako olerki-testu poetikoak entzun ahalko dira.

Hatsaren Poesia 2012 olerki bilduman parte hartu dutenen izen batzuk hauek dira: Miren Agur Meabe, Piarres Aintziart, Luigi Anselmi, Jose Anton Artze, Joseba Aurkerenena, Joakin Balentzia Tirapu,  Itxaro Borda, Eñaut Etxamendi, Lucien Etxezaharreta, Miren Gabilondo, Oier Guillan, Mikel Ibarguren, Imanol eta Joan Mari Irigoien, Fertxu Izkierdo, Hasier Larretxea, Elizabeth Macklin, Juan Ramon Makuso, Jose Luis Otamendi, Pello Otxoteko, Txomin Peillen, Xabier Soubelet, eta abar.
Aipatu behar da, ikastetxe zenbaitek ere parte hartu dutela ekimenean.
Hazia erein da.

Beste aldetik, Maite ditugun olerkariak sailaren barnean, iaz euskaraz eta alemanez publikatutako Brecht-Aresti. Poema hautatuak-Ausgewählte Gedichte liburua  aurkeztuko du Euskalema elkarteak, Senperen-Larraldean, martxoaren 9an, arratsaldeko 17:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button