IKUS-ENTZUN

“Mommy” filma aurkeztuko du FAS zineklubak

Bilboko FAS zineklubak Xavier Dolan (Montreal, 1989) zinegilearen Mommy filma pantailaratuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldia FASeko kide Norberto Albónigak aurkeztuko du.

Peliulak emakume alargun kanadar baten istorioa kontatzen du. Emakumerentzako zama handia izango da semea heztea. Semea,gainera, problematikoa da, eta batzuetan, oldarkor agertuko da. Egoera horren aurrean, auzokide batek laguntza eskainiko dio emakumeari. Filmak Epaimahaiaren saria jaso zuen 2014ko Canneseko jaialdian.

Kritikaren arabera, Kanadako enfant terrible-aren filma, lazgarria da, originala eta batez ere originala. Pelikula urratzailea eta arranditsua da: elkarrizketa baldarrak, bat-bateko sexua eta sakontasun emozional handikoa. Xabier Dolanen beste garaipen nabarmen bat da.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button