Zinema Euskaraz programak, Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailak sustatuta, aurrera jarraitzen du estreinaldiak euskaratzen. Gaur, hain zuzen, Lurralde Debekatua (Tierra Prohibida gaztelaniazko bertsioan) filmaren txanda izango da. Filma euskaraz estreinatuko da Gasteiz, Bilbo eta Donostian, eta otsailaren 17a arte ikusteko aukera izango da Guridi (Gasteiz) , Principe (Donostia) eta Multis (Bilbo) zinema aretoetan.
Horrez gain, eta ekimen horren barruan, Kulturklik eta EITBko webguneak filmak ematen ari euskaraz streaming bidez. Honako hauek dira film ikusienak: 80 egunean, Ander, Nire aitaren etxea, Zorion perfektua, Aupa Etxebeste! eta Kutsidazu bidea, Ixabel.
Proyeccion taldeak bidalita



