ARTEA

“Begira Photo”-k mendia izango du ardatz

Begira Photo urriaren 26tik azaroaren 18ra egingo da, eta mendia izango da zazpigarren edizio honetako gai nagusia. Aurtengo edizioan erakustareto gehiago izango ditu ekimenak Durangaldean eta Zarautzen.

Aurtengo programazioan, erakusketa gehiago izango dira, guztira lau, tartean ere Jon Gorospe, Fernando Maselli, Martin Rueda, Carla Andrade, Moreno & Grau, Davide Maria Ferrari, Patricia Bofill, Marco Miranda eta Xavier Martin artisten obrak ikusi ahalko dira. Zenbait herrialdetako argazki-liburuak ere ikusgai jarriko dira.

Erakusketez gain, argazkilaritza ardatz izango duten jardunaldiak ere abiatuko dituzte. Bertan honako artistek parte hartuko dute: Bego Antón bilbotarra (duela gutxi PhotoEspañako Errebelazio Saria jaso du), Francisco Baena, Mónica Lozano eta Juan Peces. Aipatutakoez gain,  Sema D’Acosta komisario independentea Norantz doa argazkigintza? solasaldia gidatuko du.

Aurten, lehen aldiz, sari bi eman dira argazkigintzan egindako sortze eta ikertze lanak aitortzeko. Lehena, Argazkigintzaren Sorkuntzarakoa, Jon Gorospek jaso du N. Mountains lanagatik eta, bestetik, Saiakeren Saria Alejandro León Cannockek jaso du El devenir imagen del mundo. Anotaciones sobre la revolución fotografica lanagatik. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button