BESTELAKOAK

“Barne Mirailak”, erakusketa Baionan

Ekainaren 8tik irailaren 29ra bitarte, 10 eta 30 urte bitarteko ipar Euskal Herriko 200 gaztek Baionako Euskal Museoaz duten ikuspegia emango dute erakusketa berezi baten bitartez. Erakusketa horrek margoak, instalazioak eta filmak bilduko ditu, besteak beste. Ekimena Euskal Kultur Erakundearen Hogei’ta egitasmoaren barruan dago.

Hala, gazteek museo propio bat irudikatuko dute Euskal Museoko bilduma iraunkorreko obra batzuen bidez. “(Obra horiek) euskal kulturaren irakurketa berezi eta fresko bat eskaintzen dute”.

Ekimenean ondokoek parte hartuko dute: Maurice-Ravel kontserbatorioa, Hazparneko laborantza eskola, Angeluko “Les Compagnons du tour de France”, Cantau (Angelu) aprendiz formakuntza zentroa, Zitadela (Donibane Garazi) eta Pujo (Baigorri) kolegioak, Rocailles-etako arte eskola, Armand-David BTS ikastetxea  (Hazparne) eta Biarritzeko ikus-entzunezko BTS ikastetxea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button