ESZENA

Maurizia, Leon eta Fasio musikariak, txotxongilo Areatzan

Gure Musikari Handiak izeneko proiektua abitau dute Arratia bailaran. Oreka TX musika taldea eta Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren ekimena da, eta herri-musikagintzako Maurizia, Leon eta Fasio musikariak txotxongilo bihurtzea du xede.

“Txotxongilo horiek kale-ikuskizun handi baten partaideak izango dira. Sormen horretan arestian aipatu ditugun bi erakundeez gain, Josu Camarak (Kukubiltxo antzerki taldeak) hartuko du parte”.

Panpina erraldoi horiek igandean, azaroak 10, Areatzan izango dira kalejiran. Izan ere, txotxongiloak Areatzan egin den tailer batean egin dira, zeina Frantziako Les Grandes Personnes taldeak zuzendu duen.

“Aupa Maurizia! Azaroan gure patrimonio musikala den Arratiako Trikitixa berreskuratu eta eguneratuko da!”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button