IKUS-ENTZUN

Zierbena Surf Film Festival

Uztailaren 6 eta 7an, Bizkaiko kostaldeko Zierbena herrian, Zierbena Surf Film Festival 1. edizioa egingo dute. La Arena hondartza bertan dago, eta surfa egiteko leku gogokoenetako bat da Kantauri Itsasoan, oso olatu onak dituelako.

Zierbenan, nazioarteko surf jaialdi onenetan proiektatutako 15 film eta makina bat kontzertu antolatu dituzte asteburu honetarako. Surf Market ere izango da: surfing, bodyboard, longboard, paddle surf, neoprenoak, arropa, osagarriak, liburuak eta askoz gehiago.

Baina filmek izango dute garrantzia. Bertan, Javi Goya, Mireia Martinez, Chechu Pajares, Jon Aspuru, Aljaz Babnik edo Adrian Rodd egileen lanak ikusteko parada egongo da.

Titulu mitiko batzuekin ondu dute kartelera: Big Wave in the Basque Country (Aritz Albaizar & Txus Delgado), Axi en Nazaré  (Javi Goya), edo Namibia (Jon Aspuru).
Hawaiitik Tahitira edota Peahi eta Mexikoko hondartzak bisitatuz, surfa gogoko dutenentzako film saio ederra izango da asteburuan, Zierbenan.

Programazio osoa hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button