BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketa mugitzen hasi da

Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik izango duzue maiatzaren 2ra bitarte. 2021eko urtarrilean zen egitekoa Nafarroako Bertsolari Txapelketa, baina pandemiaren ondorioz atzeratzea erabaki zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Parte hartzeko 2003an edo lehenago Nafarroan jaiotako bertsolariek edota txapelketa jokatzen den urtean bizilekua Nafarroan dutenek eman ahalko dute izena. Gainera, Bertsozale Elkarteko kide izan beharko dute.

Den ondo bidean eta osasun egoerak bestelakoa agintzen ez badu, urria eta azaroa bitartean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 2019an jokatu zen azken txapelketan Julio Soto izan zen txapelduna.

Jakingarri guztiak hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button