MUSIKA

Hamalau musikari biltzen dituen Ulannah taldearen kontzertua Plateruenan

Durangaldean sortutako egitasmoa da Ulannah hamalaukoa. Folk musika eta munduko hainbat herrialdetako musikak uztartzen ditu. Duela urte eta erdi inguru bi lagun batzetik, hamalaukoa osatu arteko bidea egin du bandak, horrenbeste lagun eta beste hainbeste instrumenturekin.

Honako musikari hauek osatzen dute taldea: Nagore Pastor, Monika Novo, Ane Ibarra eta Idurre Bilbao (biolinak); Onintza Azkarate eta Iñaki Uribesalgo (biolak); Amaia Jaio eta Yurena Nuño (biolontxeloak); Eider Gallastegi (kontrabajua); Estitxu Zufiaur (klarinetea); Xabier Etxeita (txirula, alboka eta perkusioa); Eneritz Bereikua (trikitixa eta perkusioa); eta Uxue Alonso eta Mikel Urzelai (ahotsa).

Musikarekin hartu-eman profesionala dute taldekideetako batzuk -musika irakasleak dira gehienak-, eta zaletasuna duten beste batzuk; guztiek egin dute ibilbide oparoa musikan. Hainbat herritan, kultur etxetan eta aretoetan jo dute azken, baina baita dendetan, tabernetan eta kalean ere.

Plateruenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button