Haiti Berrezagutzen jardunaldiak, errealitate haitiarrarekin erlazionaturiko hainbat sentsibilizazio eta difusio ekintzez osatuta daude, eta adin guztietako pertsonei zuzendurik daude eta pertsona guztien partaidetza bultzatuko da.
Astelehenetik ostiralera Haitiren historia eta egungo egoeraren ezagutzarekin zerikusia duten ekintzak egingo dira: arte erakusketak, zineforumak eta hitzaldiak. Azken bi hauek egiten diren bitartean haurrei zuzenduriko ekintzak egongo dira.
Asteburuan, berriz, ekintza ludikoak egingo dira. Larunbat arratsaldean helduentzako ipuin-kontalari bat, haitiar musika eta dantzak egongo dira beste ekitaldi batzuen artean. Jardunaldiak bukatzeko, igande goizean, Egun bat Haitin egingo dute, haitiar janari dastatzearekin, zuzenean jotako haitiar musika, umeentzako jarduerak eta askoz gehiago.
Horrez gain, lehiaketa ezberdinetan izena emateko epea ere zabalik dago: literatur lehiaketa Haiti, Bizitza, Haitiren inguruko kontaketa laburra; eta graffiti lehiaketa Haitirentzako graffiti bat, ekainaren 27an bertan ospatuko dena. Bi lehiaketa hauei buruzko informazioa eta egitarau osoaren inguruko xehetasun guztiak Haiti Berrezagutzen ekimenaren webgunean jasotzen dira.
Euskalerriko Eskautak Bizkaiak bidalita