
Haatik dantza taldeak Itsas Lapurrak koreografia antzeztuko du Dulantziko plazan, igandean, 13:30ean, XII. Dantza Zirkuituaren baitan. Zirkuituaren arabera, “Koreografiak euskal itsasgizonen bizipenak kontatzen ditu eta gure kostaldeko bizitza”.
Aiert Beobide da obraren egilea, eta Itziar Doyharzabal, Ane Jauregi, Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Nerea Ezenarro, Iker Sanz, Jon Arsuaga eta Aiert Beobide dantzariek antzeztuko dute.
Koreografiak euskal itsasgizonen inguruan ardazten da: “Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Garai batzuetan zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea. Haatik Dantza Konpainiaren helburua, garai hartako bizipenak kontatzea da”.