MUSIKA

“Auskal Muturreko Musika”

Auskal Muturreko Musika t(r)o(n)paketek (Musika Radiklal Brasca) hemengo hainbat sortzailek soinuaren inguruan jorratzen dituzten ideia, egitasmo eta sormenen topaleku baita eztabaidarako leku ere izan nahi dute.

Musika sortzaileek proiektuak garatzeko egiten dutenaz hausnartuko da, izan ere, “egiten duguna ez da muturrekoa, ezta hain auskalokoa eta akaso ezta musika ere. Hortaz, gure helburua ez da norbaitek eszena bezala definitu nahiko lukeen gisako zeozerren inguruko ikuspegi bat ematea, eta hain zuzen horregatik, erabili dugu izen hori, mitifikatu baino desmitifikatzeko helburuarekin eta sarkasmo puntu batekin. Helburu nagusi bakarra, zentralizatzailea baino, foro aldakor eta behin-behineko bat sortzea da, eztabaidarako, hizketarako eta geure lanak zalantzan jartzeko balioko duena”.

Jardunaldiok abuztuaren lehen egunetan garatuko da. Informazio guztia Artelekun duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button