ARTEA

“Guillotina”, Donostiako autoedizio topaketa

Ilustratzaile talde batek autoedizioari buruzko Guillotina topaketa ondu du, ekainaren 15ean, Donostiako Dabadaba tabernan; ekimenaren xedea da Gipuzkoako hiriburuko eta inguruetako sortzaile eta editorial txiki independenteak biltzea.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “Festa honekin, era esperimental batean argitaratzeaz gozatzen duten sortzaileak bildu nahi ditugu. Kanpoko laguntzarik gabe bere lana autofinantziatzen duen jendea, mugarik gabe, guztiz askeak diren emaitzak lortzen dituena. Horregatik GUILLOTINA kanpoko dirurik gabeko festa da”.

Hauexek izango dira topaketan parte hartuko duten sortzaile eta argitalpen batzuk: Maitane Gartziandiaren Kuleroak zikindu ditut komikia; Fuerza Vital zine-aldizkaria; Picnic en Kampala, Donostia aldeko musika eszenako poster underground-ak ekoizten dituen laborategi grafikoa; Alquimia, literaturari buruzko Donostiako fanzine ilustratua; Mixtura fanzinea…

Gogoratu hitzordua ekainaren 15an izango dela, eta musika entzuteko aukera ere izango dela edizio independentearen ekitaldi horretan.

Informazio gehiago: guillotinafesta.tumblr.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button