IKUS-ENTZUN

“Genero fotograma gehiago” zikloa ondu du Nafarroako Filmotekak

Genero fotograma gehiago izenburuko programa abiatuko du asteazkenean Nafarroako Filmotekak, Cómo ser mujer y no morir en el intento (Ana Belén, Espainia, 1991)  filmaren emanaldiarekin, 20:00etatik aurrera.

Espainian 1990eko urteetan egindako zinea aztertzea du helburu zikloak, genero ikuspegitik. Filmotekaren arabera, “…beharrezko proposamena da hau, 90eko hamarkadako zinema ikuspuntu ezberdinetatik aztertu eta ulertzen lagunduko gaituen proposamena, hain zuzen ere”.

Asteazkenean aurkeztuko duten lanak hauxe kontatzen du: “Izen berbereko Carmen Rico Godoyren best seller-ean oinarritutako filma bikote harremanei buruz doa; Carmen, parlamentuko informazioan espezializatuta dagoen eta hirugarren aldiz ezkondu den kazetari bat, eta Antonio, produktore diskografiko arrakastatsu baten arteko joan etorriak azaltzen ditu”.

Zikloaren baitan, beste hiru film pantailaratuko dituzte: irailaren 14an, Por qué lo llaman amor cuando quieren decir sexo? (Manuel Gómez Pereira, 1993); 21ean, Salto al vacío (Daniel Calpasoro (1995); eta azkenik, 28an, Hola, estás sola (Iciar Bollain, 1995).

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button