BESTELAKOAK

“Gorputzik gabeko museoa” izeneko jardunaldi profesionalak

Gorputzik gabeko museoa  izenburupean, VII. Saio Irekia egingo da irailaren 28an eta 29an  eta urriaren 2an, online formatuan.

2020ko Saio Irekiko edizioan planteatzen dena honakoa da: “nola erantzungo diegu museoan egoteko modu berriei, testuingurua aldakorra dela, ingurunea baldintzatuta dagoela eta museoaren eta bisitarien arteko harreman kodeak aldatu egin direla kontuan hartuta?
Bere eraikinetik kanpo hazten den museo bat da, gorputzik gabea  eta ekosistema gisa, elkarri lotutako dimentsio ezberdinetan taupadaka ari da. Baina… Horrek zer dakar berarekin?”

Museo, ondare, kultura arloko profesionalak, edo programazioaren, plataforma eta eduki digitalen, komunikazioaren, hezkuntzaren, bitartekaritzaren arduradunak izango dira interesdunak. Izena emateko epea irailaren 15ean amaituko da.

Informazioa guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button