LITERATURA

Maialen Diaz Urriza idazleak “Herri Hura” plazaratu du

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria izan da Maialen Diaz Urriza idazleak plazaratu duen Herri Hura (Elkar) lana. Maialen Diaz Urriza (Beltzuntze, 1988) Arte Dramatikoa ikasi zuen interpretazioren eta dramaturgiaren alorretan. Etxerik txikiena eta Ilargiaren atzean haurrei zuzendutako antzezlanak idatzi ditu. Hauxe da helduentzat sortu duen lehenengo antzerki testua.

Argitaletxeak berak honako deskripzioa egin du lanari buruz: “Deserria egon daiteke jaiotetxetik itsasoz bestalde, edota sorterriko belardiak atzean utzi eta ehun kilometrora, paisaia idor baten zabaleran. Sustraiak galdu dituenarentzat distantziaren zenbatekoak ez du horrenbesteko garrantzirik. Erbesteratua berdin bizi da herri minez, arroztasun berak jazartzen du”.
Laneko protagonistak Bernardok eta Abeliñe dira eta biek irudimenean baino gertatzen ez den elkartze bat antzeztuko dute. “Bernardok azentu amerikanoz hitz egingo dio euskaraz Abeliñeri; Abeliñeren euskarari gaztelaniaren doinua dario tarteka; hizkuntza arrotzetan bizi izan dira luzaroan. Maitasun ezinezko baten istorioaz harago, gizarte arauek maitasun batzuk ezinezko bihurtzen dituztela kontatzen zaigu bertan.”

Egilearen hitzei darien egiazkotasunak egiten du testu hau hurbileko; “apaindurarik gabe, justuko hitz zehatzak erabiliz iristen zaio irakurleari, bihotzean zuzen-zuzen joz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button