BERTSOTAN

Umorez III. Jardunaldiak

Hil honetan, otsailak 14 eta 21, Villabonan, Bertsozale Elkarteak Generoa eta bertsolaritza-ri buruzko III. Jardunaldiak antolatu ditu.

“Umorez deituriko Jardunaldion helburua bertsozaleon artean feminismoaren ezagutza zabaltzea eta genero rolen bereizketaz kontzientzia piztea da”.

Bi dimentsio hauei erantzutea bilatzen dute Umorez Jardunaldiek: Feminismoa eta maskulinitateari buruz sakontzea eta genero ikuspegitik bertsolaritzan eta beste arte eszenikoetan gertatu diren esperientziak ezagutzera ematea.

Hala, otsailaren 14an, osteguna, 18:00etan, Carmen Larrañaga Odriozolak Emakumea eta bertsolaritza. Ikusezintasunari buruzko lehenengo ikerketak izeneko hitzaldia egingo du. Geroago, 19:30ean, Ibon Arrizabalaga de Mingo Mutil nerabeak: aurrera ala atzera goaz? gaiaz mintzatuko da.

Otsailaren 21ean, 18:00etan, Jokin Azpiazu Carballok Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu hitzaldia egingo du eta 19.30ean, Saioa Cabañasek Emarock egitasmoa aurkeztuko du.

Hitzaldiak bideoz grabatu eta www.bertsoa.com webgunean jarriko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button