
Kontadores izeneko programaren baitan, Gorputza, dantza eta arkitektura ikastaroa egingo da asteon, hilaren 24tik 26ra arte, Donostian. Egitasmoaren xedea da gorputzaren inguruko gogoeta gauzatzea.
Nolabidea Kolektiboak eta Mauhaus arkitektoek zuzenduko dute ikastaroa: “Gorputza…bezala 2015ean garatuko den dantza ekoizpen bat da eta laborategi honen bidez jarri nahi zaio abiapuntua. Besteak beste, gorputza eta arkitekturaren loturari buruzko lanketa bat egin nahi da eta partaideekin, dinamika ezberdinak konpartitu nahi dira”.
Informazio gehiago: norabideakolektiboa eta maushaus.