ESZENA

“Gorputz laborategia” lantegia, Huarte Zentroan

Gorputz laborategia gorputz-praktikarekin zerikusia duen lantegi bat da. Hiru hilabetean behin egiten da Huarte Zentroan (otsailean hurrengoa), eta edizio bakoitzean “artista bat gonbidatzen da eszenarekin zerikusia duen kontzeptu edo teknika baten inguruko lantegi bat diseinatzeko”. Aldez aurretik esperientzia duten edo ez duten publiko guztiari zuzendutako jarduerak dira.

Larunbat goiz batean, partaideek haien gorputzarekin jolasteko, sortzeko eta esperimentatzeko aukera izango dute, mugitu, saltoka ibili, oihu egin, entzun, dantzatu…. Oraingo honetan Animalarioa egingo da (animalia bihurtzeko jolasean, presentzia eszeniko desberdinak deskubrituz). “Hainbat animaliaren fisikaltasunak mugimendu-ezaugarri desberdinak sortzen lagunduko digu, haiekin jolastu eta koreografia txikiak eraiki ahal izateko”.

Tailer horretaz Bertha Bermudez aditua arduratuko da. Bertha Bermudez dantza eta koreografian lizentziaduna da Madrilgo Kontserbatorio Nazionalean. Bere ibilbide profesionalean, Maurice Béjart, William Forsyth Frankfurteko balletean, Nacho Duato Compañia Nazionaleko kide bezala aritu da. 2014tik, dantza, dokumentazioa eta dantzaren garapen kulturala transmititzen dihardu. 2016tik Atalak proiektua Dantzaz koreografia garapenerako zentroarekin garatzen eta koordinatzen ari da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.