MUSIKA

Gontzal Mendibil kantariaren kontzertu berezia igandean, Durangon

Gontzal Mendibil kantariak, Durangoko Orfeoiarekin batera, Xabier Castillo Xeberri zenaren omenezko kontzertu berezia eskainiko du abenduaren 5ean, Durangoko Andra Mari elizan.

Kontzertuan betiko kantu ederrak eskaintzeaz gain, San Juan Gurutzekoaren poema musikatuak ere eskainiko dira.
Luis Baraiazarra, Karmeldar idazle-poeta, San Joan Gurutzekoren idazlan guztien itzultzaile lanetan izan da azken urte hauetan. “Errenazimenduzko urte nahasi eta aldakorretan bizi zen San Joan Gurutzekoa, beharrezko aldaketak eta nahitaezko erreformen premian zebilelarik kartzelaratu egin zuten eta hantxe idatzi zituen kantu espiritualeko poema gehientsuak eta hegan jartzen gaituzten bertsoak”.

Jatorrizko bertsioak daukan metrika bera eta bertsolerroen eta errimen konbinazio bera erabiliz euskaratu zituen Baraiazarrak, eta gonbita egin zion Gontzali, poemak kantu bihurtu zitzan.
Mendibilek sortutako kantuen konposiziotik abiatuko du kontzertua, eta musikari bikainak izango ditu lagun, tartean,  Ainhoa Tabuyo, Algen Unzu, Jose Luis Canal, Iñaki Dieguez, edota Rober Caballero.

Gogoratu, igandean, hilak 5, Durangoko Andra Mari elizan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button