
Tiento gogoeta-taldea sortzeko deialdia egin da Bulegoa z/b-n duen egonaldiaren barruan, “ikuspegi esperimentalarekin, irakurketa, idazketa eta entzutearen bidez hausnarketa egiteko hitzak, hizkuntzak eta irudiak nola zeharkatzen duten munduan egoteko dugun moduaz, eta gogoetaren ekologia proposatzeko.
Gogoetaren ekologia terminoarekin, gure ingurunearekin harremanak izateko modu koherente eta kontzienteez ari gara, sinkronia eta oreka bilatuz inguratzen gaituenarekin. Gure ustez, hizkuntza eta hitza ardatz gisa hartzen dituen ikerketak munduan egoteko modu jasangarriagoak lantzen ditu.
Gure helburua da a priori barnekoa eta indibiduala den ekintza bat kolektibizatzea: hitzekin modu konplexuan pentsatzea. Kolektibitatean, aukera dugu ezagutzen ez dugunetik ikasteko, eta beste batzuekin topo egiteak eragiten duena sentitzeko”.
Deialdiaren epea urtarrilaren 30era arte luzatuko da.
Tiento 2023ko irailean sortu zen, Jara Roset, Lorenzo Galgó eta Blanca Niemietz-en eskutik. Hasieran, irakurketa-, idazketa- eta entzute-talde bat zen, 2024ko ekainera ANTI Liburudendan hilero elkartzen zen 13 pertsonek osaturiko taldea.
Bileretan, “hitz mintzatuaren eta idatziaren erabilera eta formatu desberdinekin esperimentatu zuten, irakurketen eta ariketen bidez”.
Informazio gehiago hemen duzue.