ARTEA

Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa

Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak GGEE eta Sorkuntza Artistikorako 2025ko deialdia egin dute.
Hainbat kultura eta arte ekintzen bidez, munduan dagoen giza eskubideen egoeraren gainean, bereziki, Udalarekin harreman egonkor eta jarraitua duten herrietan (bertan giza eskubideak babesteko eta garapenerako proiektuak burutzen dituelako) dagoen egoeraren gainean, gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektua hautatzea du xede deialdi honek. Proiektuak aurkezteko epea 2025ko ekainaren 16ra arte izango da zabalik.

Deialdia horren hamabi edizio egin dira dagoeneko, 2013tik 2024ra bitartean, eta esku hartu duten gizarte-eragileek, talde artistikoek eta udal zerbitzuek egindako balorazioek argi utzi dute ekimena arrakastatsua izan dela, bai esparru bateko eta besteko taldeen arteko lankidetzari dagokionez, bai gauzatu diren ekoizpenei eta ikusleek erakutsi duten interesari dagokienez.
Programaren emaitza onak eta parte hartu duten kolektiboen gogobetetasuna kontuan izanik, berriro ere aurten Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa deialdia egin da.

Deialdirako erabiliko den zenbatekoa 15.000 euro inguru izango da, eta horrekin proiektua ekoitzi eta gauzatzetik erakusgai jartzera arte sortzen diren gastuak ordainduko dira.

Hemen dituzue jakingarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button