MUSIKA

Getxoko Nazioarteko Jazzaldian izena emateko epea zabalik

Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren talde lehiaketan izena emateko epea zabalik dago. Lehiaketa 2017ko ekainaren 28tik uztailaren 1era egingo da eta horretan parte hartu nahi duten talde guztiek datorren urteko otsailaren 11ra arte eman dezakete izena. 4.300 euro jasoko dituzte irabazleek eta disko bat grabatuko dute.

Getxoko Nazioarteko Jazzaldian jazz musika jotzen duen Europako edozein talde aurkez daiteke. Interesdunek eskabide orria aurkeztu beharko dute, eta horretaz gain  taldeak grabatutako CD bat eta kalitate oneko argazki bat bidali beharko dira. Gero, Jazzaldiaren epaimahaiak hautagaien behin-betiko aukeraketa egingo du martxoan. Hil horretan bertan finalean parte hartuko duten taldeen izena jakinarazi egingo da.

Jaialdian banatuko diren sariak honako dira:  lehen sariak 4.300 euro ditu; bigarren sariari 1.800 euro dagozkio eta bakarlaririk onenak 900 euro eskuratuko ditu. Sarioz gain irabazleek Lovainako (Belgika) B-Jazz eta Eivissa Jazz (Ibiza) jazzaldietan parte hartuko dute.

Lehiaketaren arauak eta izen-emate orria honako webgunean dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button