ARTEA

Getxoko Manga Azoka asteburuan

Larunbatean eta igandean, abenduak 1 eta 2, Getxoko Manga Azokak hartuko du Komiki Azokaren lekukoa eta bertan ekialdeko komikiari buruzko makina bat  jardueraz gozatzeko beta izango da.

Areetako Geltokia plazako karpan askotarikoa ekitaldiak izango dira, hala nola, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, lehiaketak, arte martzialen erakustaldiak eta proiekzioak.

 Merkatal gunea ere izango da 30 standekin. Postu horietan manga komikiak, anime Japoniako animazioa eta bestela objektuak, merchandising, eskuratu ahalko dira.

Tarasu eta Motsukora euskal manga elkarteek antolatuta, ekimenak bertaratuko direnen partaidetza bilatzen du. Hori dela eta, bisitariek honako jarduera hauetan parte hartzeko parada izango dute: tokiko eta estatu mailako cosplay (mozorroak) eta karaoke lehiaketetan eta bideojokoen eta Yugi Oh delako karta joko txapelketetan, besteak beste.

Aipaturiko partaidetzaren harira, tailerrak ere izango dira: Origami (papiroflexia japoniarra), Anbu tradiziozko mozorroak, irudien margotzea eta Amigurumia (kakorratz-lan teknika). Tailerrak ez dira faltako azokan eta horietan idazkera japoniarra, tradiziozko koadernaketa, ikasi eta egin ahal izango dute. Halaber, manga eta komiki eta bideojokoen arte kontzeptual, koloreztatze digitala eta software profesionala eta alternatiboaren gaineko masterclass-ak ere egongo dira.

Arte martzialen gunea eta Lolita modaren eta mangaren inguruko erakusketak dira Getxoko Manga Azokan izango diren beste jarduera batzuk. Egitarau osoaren berri izateko, sartu salondelcomicdegetxo.net webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button