MUSIKA

Heirs eta Ascetic, Australiako post-punka Erandion

Bihar, apirilak 23, Australiako bi taldek joko dute Erandioko Sentinel tabernan: Heirs eta Ascetic. Biek ala biek post-punk soinuak jorratzen dituzte.

Heirs bandak post-punk giroekin jantzitako rock zaratatsua jotzen du, Sonic Youth estatubatuarren ondare burrunbatsua Sisters Of Mercy edo Joy Division ingelesen iluntasunarekin nahastuko balitz bezala. Hirugarren aldiz datoz Europara, eta laster hirugarren lana argitaratuko dute.

Ascetic taldeak bateria jotzailea partekatzen du Heirs-ekin. Ez hori bakarrik, Ascetic-ek antzeko musika egiten du, bigarren horien soinua ilunagoa den arren, alegia, gehiago mugatzen da post-punk esparrura. 2013ko martxoan Self Initiation izenburuko lan argitaratu zuten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button