ARTEA

“Artea literaturan eta literatura artean”, erakusketa bibliografikoa Artiumen

Nazioarteko Liburuaren Egunaren harira, Gasteizko Artium zentro eta museoa, Artea literaturan eta literatura artean erakusketa bibliografikoa inauguratu zuen iragan ostiralean. Erakusketa zabalik izango da urriaren 31ra arte, Mintegia aretoan.

Erakusketaren xedea da literaturaren eta artearen arteko lotura erakustea, historian zehar. Hala, erakusketak ehun bat argitalpen biltzen ditu, eta dozena bat panel eta grafiko, bai eta sarean dauden hainbat bitarteko ere.

Mario Vargas Llosa, Honoré de Balzac edo Paul Auster idazleen eta David Hockney, Cristina Lucas edo Tracey Snelling artisten obrak dira aztergai erakusketan.

Horrekin batera, Artiumek arte-liburuen irakurketa jarraitua, jazz kontzertuak eta bookcrossing kanpaina berri bat ere prestatu ditu Artiumek. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button