
Jazz musika jotzen duten edozein joera edo estilotako Europako talde guztiek parte hartu ahalko dute. Izena emateko epea otsailaren 16ra arte izango da zabalik.
Izena ematen dutenen artetik lau aukeratuko ditu batzorde batek, eta talde horiek uztailaren 2tik 5era bitartean arituko dira.
Lehiaketa streaming bidez emango da eta, promoziorako, telebistek edo beste hedabide batzuek emanaldiak grabatu ahalko dituzte.
Honako sari hauek finkatu dira: Lehen Saria: 4.500 euro, CD baten edizioa eta garaikurra. Bigarren Saria: 1.900 euro eta garaikurra. Bakarlari Onena: 950 euro eta garaikurra.
Talde irabazleak beste kontzertu bat emango du uztailaren 6an.
Jakingarri guztiak, hemen.