MUSIKA

Getxo Jazz jaialdiren azken perla musikala

Getxoko Nazioarteko Jazzaldiak bere ateak itxiko ditu gaur berton, izar handi batekin: Esperanza Spalding.

Esperanza Spalding (1984, AEB) gaztetan hasi zen musikarekin olgetan. Biolin ikasketak utzi ostean kontrabaxuarekin tematu zen eta, argi dago sekulako birtuosismoa lortu duela berarekin. Berklee College of Music ospetsuan ikasteko beka bat eman zioten eta hiru urte baino ez zituen behar izan ikasketak egiteko. Bertan, ikastetxe horretan, irakasle hasi zen. Gero, bere sasoia etorri zen.
2006an, 21 urte zituela, debuta egin zuen Junjo diskoarekin, Francisco Mela eta Aruán Oritz musikari kubatarrekin osatutako hirukotearen eskutik. Tartean ere, Michel Camilo, Charlie Haden, Dave Samuels, Regina Carter eta Pat Methenyrekin aritua zen.
2008an Esperanza kaleratu zuen, eta horren ondoren Chamber Music Society (2010), eta Radio Music Society (2012). Aurten Emily’s D+Evolution grabatu du, eta lan hori izango da, hain zuzen ere, Getxon aurkeztuko duena.
Proiektu berri honekin zabaldu egiten du eszenatoki gaineko emanaldi baten kontzeptua. Proiektuari buruz honakoa adierazi du Spaldingek: “Gai bakoitzaren inguruan mundu bat sortu […] nahi dut, historia luzea duten abesti asko daude eta horiek antzeztea eta interpretatzea  bilatzen dugu pertsonaiak, bideoak eta gure gorputzen mugimenduak erabiliz”.

Gaur ere, Talde Lehiaketaren irabazlea jakinaraziko da, eta horrek kontzertua egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button