MUSIKA

“Getxo Folk” jaialdia bihar abiatuko da

Aurten, Getxoko 36. Nazioarteko Folk Jaialdia antolatu dute baina formatu murriztuan. Irailaren 25etik 27ra, ibilbide luze eta arrakastatsua duten hainbat talde pasatuko dira bertako Muxikebarri zentrotik.

Diogun bezala, bihar, irailak 25, abiatuko da jaialdia 30 urteko ibilbidea duen Luar Na Lubre taldeak eskainiko duen kontzertuarekin. Hitzordu horretan, Vieiras e vieiros: Historias de peregrinos izena daraman azken lana haizatuko du. Taldeak tradiziozko eta sustraiko musikako berrikusketa gozo eta bereizgarria lortu du lan horren bidez.

Larunbatean, irailak 26, 30 urteko ibilbidea ospatzeko oholtzetara itzuli den Celtas Cortos taldearen txanda izango da. Bandak Solo recuerdo lo bueno. De lo malo nada bilduma eramango du Getxora. Folk modernoko adierazle hauek kantarik ospetsuenak birpasatuko dituzte.

Igandean, irailak 27, Oreka TX bandak Koklea proiektu berria aurkeztuko du. Boskoteak azken urteetan egin duen ibilbide musikalaren emaitza da lan hori. Horretaz gain, oraingoan, aurkezpen berezi batekin gozatzeko aukera izango dute entzuleek, lehen mailako kolaboratzaileekin joko baitute: Aziza Brahim, Monika de Nut, Thierry Biscary eta Xabier Zeberio.

Kontzertu hauez gaien, irailaren 25an eta 27an,  Brincadeira eta Transfolk ikuskizunak ere antolatu dira, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu