MUSIKA

The Sparteens bere lehendabiziko diskoa aurkezten ari da

Grandes éxitos de ayer diskoak talde euskaldun eta frantses askoren arrakastak biltzen ditu. Sllipepery Twist Orkestraren laguntzarekin grabatu dute eta God Save the Queen, Jo ta ke, Zoom zoom zang edo Txus abestien bertsioak egin ditu The Sparteens-ek, besteak beste.

Iparraldeko taldeak 60ko hamarkadako giroa, estiloa eta orduko moldaketak bilatzen ditu. Yeye eta twist musika berreskuratu eta punk edo metal abestien bertsioak egiten ditu.

The Sparteens egun egun diskoa aurkezten ari da zuzenean. Hala, abuztuaren 5ean Gasteizko jaietan izango da, txosnetan 1:00etan eta Ze Esatek! taldearekin batera; 5ean, Zarauzko Azken Portun; eta 10ean Irungo Mosku auzoko jaietan.

GOR diskoetxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button