ARTEA

Gerra gatazken inguruko erakusketa paratu dute Aritza galerian

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira, Bilboko Aritza galeriak gerrak eta bestelako gatazkak ardatz dituen Bake garaia (Gernika, 75 urte geroago) izeneko erakusketa kolektiboa jarri du ikusgai apirilaren 30era bitarte.

Bilboko galerian hainbat jatorritako artisten lanak ikus daitezke, hala nola, Argentina, Txile, España, Frantzia eta Siriakoak. Honatx artisten zerrenda osoa: Ali Ali, Arego, Bedós Bonaterra, Bilbao, Blanco, Bonachea, Carpani, Ceballos, Cloweiller, Genovés, Golubinsky, Guzmán, Romero, Ruano, Saludes, Saura, Ugarte, Vasquez, Vila Grau, Villarroel, Walker, Yunta.

Hala, 75 urte eta gero,eta Picassoren Gernika maisulan ospetsua abiapuntu hartuta, artistek haien lanak egin dituzte memoria historikoa eta hausnarketa bizirik mantentzeko asmoz bake garaietan.

Aritzan ikusgai dauden lanetan artistek haien memoria propioa txertatu dute, eta erakusketaren bitartez gizakiok bizitzeko dugun alaitasuna berriro integratu nahi dute zenbaitetan historian gertatutako tragedien ondorioz, suntsitua gelditzen baita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button