ESZENA

Vendaval, Philo & Jole eta Larrua konpainiak saritu ditu Umore Azokak jaialdiak

Soif/Sed obragatik jaso du Vendaval konpainiak Kale Ikuskizunik Onenaren Saria; Philo & Jole-ren Mr Pichichi lanak, berriz, Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenarena. Azkenik, Larrua konpainiak Artista Berririk Onenaren Saria eskuratu du.

Antolatzaileen arabera, “milaka pertsona batu dira Leioan lau egunotan eskainitako ehundik gora eskainitako emanaldiez gozatzera”.

Leioako XVII. Umore Azokako epaimahaiaren arabera, Mr. Pichichi-k “kale arteen funtsera heltzen den pertsonaia sortu (du), eta umorea, inprobisazioa eta publikoarekiko harremana uztartuz inguruarekin jolasteko duen maisutasuna (erakutsi du)”.

Larrua konpainiari buruz, aldiz, hauxe azaldu du: “(Saria jaso dute) break dancean eta dantza garaikidean oinarritutako lengoaia propioa eraikitzeagatik eta dantzariek lortutako batasunagatik”.

Amaitzeko, “teknika landu bati esker dramaturgia, konpromisoa, arriskua, antzerkia eta dantza orekaz batu, eta publikoaren emoziorik sakonenak pizten dituelako” saritu du Vendaval taldearen Soif/Sed lana Kale Ikuskizunik Onenaren Sariarekin.

Informazio gehiago: umoreazoka.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button