IKUS-ENTZUN

“Zinema Afrikarrak XXI. Mendeari Begira”, Iruñean

Nafarroako Filmotekak eta Africa imprescindible erakundeak Zinema Afrikarrak XXI. Mendeari Begira zikloa ondu dute. Zine emanaldiez gain, tailerra ere bildu dituzte egitarauaren baitan, zeina Beatriz Leal Riesco ikertzaile, irakaslea eta zine-kritikariak zuzendu duen. Leal Riesco aditua da Afrikako, Europako eta Ekialde Hurbileko zinean.

Programak hilaren 7tik 28ra bitarte iraungo du, eta aipatu bezala, Afrikako zinema garaikideko filmak eta hezkuntza-tailerrak jasoko ditu. Hala, ostiralean, Leal Riescok Cines africanos en perspectiva: introducción histórica izenburuko tailerra gidatuko du, 18:00etan. Egun berean, baina 20:00etan, zikloaren lehendabiziko proiekzioa izango da, 20:00etan: L’ absence (Mama Kéïta, Frantzia eta Senegal, 2009). Filmak Adama gaztearen istorioa kontatzen du: tarte luzez kanpoan izan ostean, Adama Senegalera itzuli behar da, amona hil baitzaio. Gaztearen bisitak, ustez ahaztutako familia-drama agerraraziko du.

Azaroko gainerako ostiraletan formatu bera errepikatuko da; alegia, tailerra eta proiekzioa. Hala, hilaren 14an, Autores africanos en el mercado global del cine izeneko tailerra eta La vie sur terre izango dira; 21ean, Géneros, formatos y tendencias en el siglo XXI tailerra eta Viva Riva! pelikula; eta, amaitzeko, 28an, La mujeres dejan los márgenes: las posibilidades del digital eta Soko Sonko / Something Necessary filma.

Egitarau osoa: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button