MUSIKA

Gernikako Lekuek jaialdiak behin betiko talde-zerrenda iragarri du

Gernikako Lekuek jaialdia martxoaren 11tik 19ra egingo da, eta antolatzaileek dagoeneko, aurtengo edizioan parte hartuko duten artisten behin betiko zerrenda zabaldu dute.

Capsula, Kepa Junkera, The Limboos, Luma, Guadalupe Plata, Solea Morente, Nick Moss, Sumision City Blues, Inoren Ero Ni eta The Kinky Coo Coo`s dira aurretik iragarritako artisten izenak. Bada, orain, beste hauek ere gehitu behar zaizkie: Cabezafuego, Mississippi Queen & the Wet Dogs, Glamity Sound and Selektah Stepi, Blacka disko-jartzailea, Alter Ego, Last Fair Deal, Makala Jazz Funk Band, Luma, Doctor Baltz disko jartzailea, Guda Dantza… Zerrenda osoa hemen duzue.

Horretaz gainera, tailerrak, proiekzioak eta erakusketak ere izango dira. Aurtengoa jaialdiaren laugarren edizioa izango da, eta ohi dutenez, herriko agente ezberdinen artean eta elkarlanean antolatuko dute.

Antolatzaileon arabera, “Lekuek zaletasunetik abiatzen den festibala da. Musika maite dugulako antolatzen dugu Lekuek. Gure asmoa herri oso bat musikaren bueltan jartzea da. Musika entzun, dantzatu, ikasi eta bizitzeko aste beteko egitaraua antolatu dugu”. Zaletasun horri jarraituz, jaialdi “txikia, askotarikoa, eklektikoa, horizontala, merkatuaren logiketatik kanpo dagoena” ondu dute aurten ere.

Bada martxoaren 11tik 19ra arte, Gernikako hamaika txokotara zabalduko da musika: Astra, Iparragirre Rock, Trinkete anti-txokoa, Lizeoa, eta hainbat taberna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button