ESZENA

Euskaraz egiten den antzerkiaren erronkei buruz

BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, euskaraz egiten den antzerkiak dituen erronkei buruzko gogoetarako jardunaldia egingo du datorren maiatzaren 14an.  Gure Hizkuntza Gure Oholtza hitzordua arte eszenikoetako profesionalei egongo da zuzenduta.

Euskaraz idatzitako antzerkiari buruzko bi hitzaldi programatu dira egun horretan eta jardunaldia Amoranteren kontzertuarekin amaituko da. Programazioa goizeko 11:30ean hasiko da, Xabi Paya Donostia 2016ren Kultura zuzendariarekin. Antzerkiko testua euskarara itzultzean kontuan izan beharreko alderdietan zentratuko da. Ondoren, 12:45ean, Patxo Telleriak, oholtzan funtzionatuko duen euskaraz idatzitako testua idazteko orduan kontuan izan beharreko gakoak emateko ahalegina egingo du.

Arratsaldean gogoeta eta esperientzien trukaketa bultzatzeko mahai ingurua antolatuko da. Mahai horretan Eneritz Artetxe antzezle eta antzerki irakaslea, Mikel Martínez antzezlea, Agurtzane Intxaurraga antzezle eta Hika Teatroko zuzendaria eta Gaizka Sarasola Lesakako Mairu Antzerki Tailerraren sortzaileetako bat izango dira.
Saioaren helburua, “lengoaiari eta hizkuntzak eragin ditzakeen aukerei eta mugei arreta berezia eskaintzea da, zelan baldintzatzen duen oholtza gaineko bizikidetza geografia elebidunean, edo beste baten mende bizi den hizkuntza batean lan egiteak ze baldintza dituen”.

Jardunaldian parte hartzea librea eta doakoa da, baina komenigarria da aurretik izena ematea, leku kopurua mugatua baita. Interesatuta dauden pertsonek maiatzaren 10era arte eman ahal izango dute izena, ghgo.bilbo@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button