ARTEA

Miguel Angel Euguiren erakusketa, Gayarre antzokian

Miguel Angel Eugui artista nafarraren erakusketa zabaldu da Gayarre antzokian, martxoaren 18tik maiatzaren 30 arte. Calderonen La vida es sueño antzerki lanaren erreferentzia hartuta, bere olio-oihalean eginiko margolanen artean lotan dauden irudiak agertzen dira, naturaltasunez margoturik. Tituluen artean El sueño de Morfeo, Tempus fugit edota La siesta del fauno topatuko ditu bisitariak.

Artistak berak honako testua bidali digu bere lana zertan den adierazteko. “Uste dut James Laughlin-en aipamenak oso ondo adierazten dituela irudiak begiratzean sortzen diren sentimenduak.

“Lotan dauden pertsonak ez dira ohartzen inguruan aditzen den musikaz. Edo bai. Izan ere, larruazala biguntzen da eta arnasketaren erritmoa ia ez da aldatzen.

Lotan dauden pertsonak ez dira jabetzen haiei begira ari denaren maitasun besarkatzaile itzelaz. Edo akaso bai. Izan ere, maitasunak ametsen muga gainditzen du, eta ilargiak kulunkatutako sehaskaren moduko barealdiak lasaitasunez estaltzen du loa.”

Paisaia eta natura hila maite baditu ere, giza irudia pintatzea da gehien motibatzen duena, “giza irudia naturaltasunez hartzea dut benetan gogoko. Zaila da pintatzen, sufriarazten du, baina luzera poz handia ematen dit. Giza gorputzak ez du iruzurrik egiten: bere edertasuna edo itsustasuna gardena eta biluzia da. Munduko paisaia guztiak ditu barnean”.

Horretaz ganera, apirilaren 14an, 19:30ean, bisita gidatua izango da egilearekin; bisita gaztelaniaz izango da.

Miguel Angel Euguiren obra ikusgai duzue hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button