BERTSOTAN

Bertsolaritza eta Rapa Zarautzen

Zarauzko Udalaren Kultura Sailak eta Artezaleak elkarteak, Hesolak ekimena aurkeztu dute aste honetan, Ebro Etxean. Hesolak ekimenaren egitarauak, hilean behin, larunbat goizetan, Zarautzen antolatuko diren heziketa eta sormen eskolak biltzen ditu.

Datorren ikasturterako, Artezaleak elkartearekin elkarlanean, ikastaro, ideia eta sormen ekimen berriei lekua egitea eta eskaintza zabaltzea da asmoa. Hesolak ekimena, ordea, harago doa: hilean behin ikastaro bat izango da, sormenarekin eta heziketarekin lotuta.

Hala, Imanol Epeldek Bertsolaritza eta Rapa izeneko ekitaldia egingo du datorren astean urriaren 26an. Bien arteko loturak eta harremana aztertuko dute ikastaroan, Imanol Epelderen gidaritzapean, eta ikasleek rap abesti bat osatzeko modua ere izango dute ikastaroa amaitzerako

Honetaz gain eskaintza zabala izango da, eta musika sormen tailerra, antzerkia, literatura, eta abar egongo dira Haritz Irureta, Uxue Alberdi, Patxi Santamaria, Jasone Irigoien, Makala, Manu Muniategiandikoetxea, eta beste kideen eskutik.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button