BESTELAKOAK

Gazteen artean kultura, sormena eta euskara sustatzeko, “Harrapazank”

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera Harrapazank programa abiatuko du beste behin, 8 eta 18 urte bitarteko gazteen artean kultura, sormena eta euskara sustatzeko helburuarekin.

Otsailean abiatuko da programa, eta horrekin batera, Distirazank egingo da, lehiaketa baten bidez gazteen sormena eta talentua ezagutarazten dituena. Horretan, besteak beste, antzerki, dantza, musika, bakarrizketak eginez erakutsiko dute euren talentua. Azken galak maiatzaren 5ean eta 6an egingo dira, eta bertan kategoria bakoitzean (junior eta senior) 500 euroko sari bi banatuko dira.

Bestetik Sortuzank eta Bilrobot ataletan zenbait tailer daude; esate baterako, graffiti, youtuber, argazkigintza, arropa norberaren gustura moldatzeko tailerra, makillaje, zinema, kazetaritza, robotika, popping dantzaren tailerra eta bideo-jokoak diseinatzeko. Hemengo tailerretan egiten diren lanak maiatzaren 11n egingo den jai-erakusketan jarriko dira jendaurrean San Ignazioko Euskararen Etxean.

Aurtengo edizioan, iazko Izarren Hautsa-ko finalistek, Xabi Hoo-ren gidaritzapean, egindako abestia eta bideoklipa aurkeztuko dituzte. Gainera, Harrapazank Backstage-en bidez, Youtuber gazteek Distirazank-n gertatzen denaren berri kontatuko dute. Bideo laburrak izango dira, Harrapazank-eko programetan parte hartu duten neska eta mutilek egindakoak.

Informazio guztia webgune honetan dago: www.harrapazank.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button