
Gazteak elkartasuna eta lankidetzara hurbiltzea, eremu horietan parte-hartze aktiboa izatea, eta bideo laburren bidez pobretutako herrialde batean bizi izandako esperientziak eta errealitateak erakustea da Gasteizen bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen lehiaketa honen helburua.
Bideoak norberak egin beharko ditu, eta euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke irailaren 30a baino lehen (posta elektronikoz bidaliko dira araba@ongdeuskadi.org helbidera). Bideoak ezin du iraun 3 minutu baino gehiago.
Bideoarekin batera sortzailearen izen-abizenak, telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa, NANa, helbidea, bideoaren azalpen txiki bat eta izenburua ere erantsiko dira.
Urrian egingo dira bozketak eta epaimahaiak azaroan aukeratuko ditu bideo irabazleak.
Aurkeztu nahi baduzue lanen bat, hemen dituzue datu guztiak.