MUSIKA

“Gazte Talent” lehiaketaren oinarriak

Jimmy Jazz elkarteak Gazte Talent bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa antola du beste behin. Aurtengoa seigarren edizioa izango da, eta betiko legez, Gauekoak, Arabako Foru Aldundia, Laboral Kutxa eta Araba Euskaraz entitateen laguntzarekin bideratu du. Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 13ra arte izango da, eta hautaketa batzordearen erabakia azaroaren 18an jakinaraziko da.

Lehiaketan Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14-35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute.
Bi maila ezarriko dira eta horien arabera sarituko dira aurkeztuko diren proiektuak: Gazte Talent saria (irabazleak 1000 euroko diru kopurua eskuratuko du) 14-24 urteko gazteentzat, eta Gazte Talent Laboral Kutxa saria (irabazleak 1000 euroko diru kopurua eskuratuko du) 25-35 urteko gazteentzat. Kasu bietan Jimmy Jazz aretoan kontzertua emango dute.

Aipaturiko sariez gain, accesita ere egongo da euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat: 500 euroko diru kopurua sari gisa eta Araba Euskarazen kontzertua, osasun egoerak uzten badu. Eta beste accesit bat emakumeak tartean dituen talde edo bakarlari onenarentzat: 500 euroko saria eta Gasteizko Udalak Andra Maria Zuriaren jaietan antolatutako kontzertuetan jotzeagatik (Falerinaren Lorategian), osasun egoerak uzten badu.

Informazio guztia, Jimmy Jazz elkarteak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu