BESTELAKOAK

Gazte sortzaileei begirako sormen egonaldia

Ahots Baten sormen egonaldian izena emateko epea zabalik da. Gazte sortzaileei antzerkiarekin, bertsoarekin, kantuarekin eta literaturarekin esperimentatzeko gunea eskainiko die Mintzola Ahozko Lantegiak antolaturiko egonaldiak. Abenduaren 26tk 30era egingo da Aubixako aterpetxean (Elgoibar).

Abenduaren 2ra arte Ahots Baten sormen egonaldian izena emateko aukera izango dute antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura interesgune duten gazteek. Egonaldian, diziplina askorekin esperimentatzeko abagunean eskainiko da: “lehen egunean antzerkia landuko dugu; bigarrenean, literatura; hirugarren jardunaldian kantua; eta azken egunean, bertsolaritza. Horiek lantzeko egun bakoitzean gaian aditu den norbait etorriko da Aubixara: besteak beste, Oier Guillan antzezlea, Danele Sarriugarte idazlea edota Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi bertsolariak”.

Mintzola Ahozko Lantegiaren arabera, “ekimen hau euskarazko ahots sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beren artean harreman sareak egiteko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortu zen”.

Informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button