LITERATURA

Gazte literatura eta sorkuntza jaialdia, edo LUMAfest!

LUMAfest! jaialdiak literatura sorkuntzaren aldeko apustua egiten du, izan ere, Gipuzkoako gazte literatura eta sorkuntza jaialdia da, eta bere helbururik nagusiena gazteen artean idazkera eta irakurketa kritikoa bultzatzea da. Aurten, KMK-ko Ganbara Aretoan izango da otsailaren 9, 10 eta 11an.

Lehen egun horretan, 18:00etan, Jasone Osoro eta Karlos Aretxabaleta idazlearen arteko solasaldia antolatu da. Jasone Osorok Festa (Elkar) aurkeztuko du, eta Karlos Aretxabaletak Sex-sua (Elkar) liburu berria. Horren ostean festibalak urtero antolatzen duen euskarazko kontakizun laburren lehiaketaren sariak banatuko dira.
Otsailaren 10ean, 18:00etatik aurrera, Elise Kovaren La caída del príncipe de fuego (Puck Editorial) lanaren aurkezpena egingo da.
Eta larunbatean, otsailak 11, 16:30etatik aurrera, Leire Vargasek euskarazko inprobisazio poetikoko workshopa egingo du eta Dena ametsa den irudipena (Elkar) liburua aurkeztuko du. Dena ametsa den irudipena poesia-liburua 2021ean argitaratu zuen Elkar argitaletxearekin, eta 2022ko otsailaz geroztik aretoz areto ari da eRRe bertso-emanaldiarekin.
Egun horretan ere, azken liburu sinadura egingo da Victoria Álvarez idazlearen eskutik, eta, ondoren, 18:00etan, Las Eternas aurkeztuko da, ikusleen artean onarpen handia izan duen girotze historikoko eleberria. Gaztelaniazko kontakizun laburren lehiaketako sarien banaketa larunbatean izango da, 19:00etan, eta edizio honi amaiera emango zaio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button