BESTELAKOAK

Esaera Zaharren XX. Txapelketa

Sopelako AEK-k antolatuta, apirilaren 27an egingo da aurtengo Esaera Zaharren Txapelketa. Txapelketa taldeka egiten da (2-4 kide, 16 urtetik gorakoak), eta izena emateko azken eguna apirilaren 22a izango da.

Txapelketak bi saio ditu: eguerdian kanporaketak eta arratsaldean finalak. Parte hartzaileek 100 esaera zahar dute ikasteko. Horietako bat, haatik, ez da benetakoa. Esaera berria identifikatzen duenak sariren bat izango du; edonola ere, esaera hori besteak bezalaxe erabiliko da txapelketan.

Txapelketan, bertsoei dagozkien esaerak asmatzea da gakoa. Horretarako bertsoak kantatuko dizkiete bertsolariek taldeei, ordena jakin batean, eta talde bakoitzak bina bertso edo gehiago entzungo ditu saio bakoitzean. Bertsoa behin edo birritan kantatuko da (dagokion taldeak hala eskatuta soilik), eta orduan minutu bat emango da erantzuna emateko, bozeramalearen bidez (beti pertsona bera). Erantzun bakarra onartuko da taldeko.

Goizean ibilbidetan banatzen dira taldeak. Bakoitzean puntu gehien batzen duen taldea joango da finalera; arratsaldean puntu gehien lortzen duena izango da irabazlea.

Taldeek 10 € ordaindu beharko dute izena ematean, inskripzio gisa. Eman beharrekoak: taldearen izena eta kideren baten telefono zenbakia edo posta-helbide elektronikoa.

Animo!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button