IKUS-ENTZUN

Donostiako “Beldurrezko Astean” izena emateko epea zabalik

Gaur berton, uztailak 5, urriaren 29 eta azaroaren 4a bitartean egingo den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 27. Astean lanak aurkezteko epea ireki da. Izena emateko azken eguna irailaren 5a izango da.

Film laburrak zein film luzeak aurkeztu ahalko dira eta horretarako oinarriak ezarrita dituzue dagoeneko. Laburretan, 2015eko urtarrilaren 1aren ondoren egindako lanak izango dira, gehienez 30 minutukoak,  eta nola ez, fantasia edo beldurra izango dute gai nagusia.
Film luzeetarako, aipaturikoa baldintzak berdinak izango dira, salbu eta iraupena. Luzeen sailean, 30 minututik gorako filmak aurkatu beharko dira.

Bestelako xehetasunak eskuratzeko, hemen duzue Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren webgunea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button