ARTEA

Gauzen azpian bizia dago

Zarautzeko Photomuseumen Justy Garcia Koch argazkilariaren Bestaldetik izeneko erakusketa   ikusgai izango da uztailaren 2ra arte.

Artistak berak hauek bezalako zertzeladak eman ditu erakusketaren harira: “Nonbaiten edertasuna deritzogun hori pausatzen bada, ziurrenik, ideala eta axolagabea dena bateratzeko gai den diskurtso horren epizentroan izango da. Han, forma eta materia laztantzen diren leku horretan. Eta hain zuzen ere, hor sortzen da edukia deitzen dioguna, abiapuntutzat erreala den zerbait, eta materiagabeak, nahitaez, garrantzitsu bihurtzen duena.
Bost axola egitura narratiboa.
Kasu honetan, batasun arrotz eta pitzadurarik gabeko hori narratiba plastikoen bidez edo, nahiago izanez gero, poema bisualen bidez lortzen da.
Materia ideia, sekuentzia eta testuinguruak uztartuz. Eta denbora. Ia dena arrotza da, denbora izan ezik. Horrela, materiaren itxurazko axolagabetasuna azkenean, ideiaren eta denboraren ondoan pausatzen da. Gertagarria.
Une hori narratiba arraro moduan agertzen da eta besteren errealitatearen agerpena presente egiten da. Gauzen azpian bizia dagoelako ziurtasuna.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button